Fotos: 

Bristol, Inglaterra

Gazteentzako ingeleseko ikastaroa atzerrian, Bristol-en

16 eta 17 urteko gazteentzako programa, familian, klaseekin eta jarduerekin

Izena eman
Bristol

Nahiz eta Ingalaterrako hego-mendebaldeko hiririk handiena izan eta Londresetik bi ordu baino gutxiagora egon, hiri abegitsua eta segurua da. Bristol berdea da eta giro historiko eta gaztea du (bertan daude Erresuma Batuko unibertsitate garrantzitsuenak). Alaia eta dibertigarria, Bristolek Ingalaterra osoko paisaia politenetako asko ditu.

 

Eskola

Queen's Avenue-en kokatuta, Clifton inguruan, eta 120 ikasleentzako lekuarekin. 
Eraikinak ondo ekipatutako bederatzi ikasgela, Interneterako sarbidea duen ordenagailu gela, atseden-gela eta lorategi txiki bat ditu.
Multiasistentzia bidaia-asegurua barne.

Klaseak

Astean 15 orduko ikastaroa, 9:15etatik 12:35etara, hiztegia, gramatika, jarduera dibertigarriak, abestiak eta musika barne, aurreko ikasgaiak errepasatzeaz gain.
Ikasgai 1:45 minutu.
Gehienez 15 ikasle gela bakoitzeko.
Maila guztiak.  
Bereziki diseinatutako material didaktikoa barne.

Adin taldea

16 eta 17 urte

Datak eta iraupena - 2024

Gutxieneko iraupena: 2 aste. 
Igandero has daiteke 06/17tik 08/16ra.
 

Prezioak (€)Familia
2 aste2.050€
3 aste2.799€
4 aste3.549€
Familia

Familia, mantenu osoan. 
Bazkaltzeko familiak packed-lunch bat prestatuko du. 
Logela beste nazionalitateko ikasle batekin partekatzen da. 
Eskolatik gehieneko distantzia garraio publikoan edo oinez 20/30 minutukoa da.
Bonobusa barne.

Bristolgo aireportutik/aireporturaino lekualdaketak barne.
Iritsierak (igandeak) eta irteerak (igandeak) 9:00etatik 19:00etara

42€ko gehigarria 23:00 etatik aurrera familiaren etxera iristeko eta 6:00ak baino lehen irteerak familiaren etxetik.

Eguneroko jarduera sozialen programa gainbegiratuta, honako hauek barne: 
-Arratsaldez: Bristolgo Zoora bisita, museoak, izotz gaineko patinajea bezalako kirolak, erosketa eguna, Bath edo Weston-super-Mare-ko hondartza.
-Gaua: diskoteka, karaokea, lehiaketak, zinema gaua, barbakoa edo talentu gauak.
-Egun osoko txango bat larunbatetan, Londres, Oxford, Stonehenge edo Bath bezalako hirietara.

 

Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.