IELTS

International English Language Testing System (IELTS)

Zure asmoa bada ingelesez mintzatzen diren herrialde batean bizitzea, lan egitea edo ikastea, zuretzat da IELTS.

 

Matrikulatu hemen

Azkeneko urtean hiru milioitik gora azterketa eginak ditu International English Language Testing System-ek (IELTS): ingeleseko proba ezagunena mundu osoko goi-mailako hezkuntzan, lan-eremuan eta migrazio globalean. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko (EMB) B1 mailatik C2ra, zure benetako ingeles-maila ebaluatzeko propio diseinatu den azterketa da IELTS.

Mundo osoko enpresek, unibertsitateek eta immigrazio-agentziek erabiliko dute IELTS ezagutu eta ziurtatzeko zein den zure ingeles-maila, eta baita zure etorkizunari begira dituzun interesen berri jakiteko ere.

IELTSeko zure emaitzak mundu osoan onartuko dira 10.000tik gora hezkuntza-erakundetan, gobernu-sailetan eta erakunde profesionaletan –3.000 baino gehiago AEBtakoak–.

Fulbright beka eskuratzeko aukera ere ematen dizu IELTSek.

2 azterketa-mota

IELTSek 2 proba-mota eskaintzen dizkizu aukeran, zure helburuaren arabera.

IELTS Orokorra

Azterketa hau ingelesez mintzatzen diren herrialdeetara joan nahi duten guztientzat da, bigarren mailako hezkuntzako ikastetxe batean sartzeko, lan egiteko edo lan-beka desberdinak lortzeko. Australiako, Kanadako, Zeelanda Berriko eta Erresuma Batuko immigrazio-bulegoetan eskatzen duten azterketa da.

IELTS Academic

Azterketa hau ingelesez mintzatzen diren herrialdeetan goi-mailako ikasketak hasi nahi dituztenentzat da. Azterketa honetan biltzen diren edukiak askoz ere akademikoagoak dira, eta instituzioek eskatu egiten dute helburu horretarako IELTS.

MATRIKULATU ZAITEZ JADA DATORREN 2018 DEIALDIAN
2018ko otsaila, apirila, ekaina, uztaila eta iraila

13 egunetan izango duzu emaitza

Informazio gehiago

 

EZAUGARRIAK

Maila: C2 arte

IELTS azterketak hizkuntzaren 4 ezaugarriak neurtu eta ebaluatzen ditu:

 

Listening (40 min g.g.)

1. zatia

Elkarrizketa bat bi pertsonaren artean, ohiko ingurune sozial batean.

2. zatia

Bakarrizketa bat eguneroko gai bati buruz.

3. zatia

Elkarrizketa bat gehienez 4 pertsonaren artekoa, hezkuntzako/laneko ingurune batean.

4. zatia

Bakarrizketa bat hezkuntzako gai bati buruz.

 

Reading (60 min)

Readingak 40 galdera biltzen ditu.

Academic Version

Jatorrizko 3 testu luze biltzen ditu, liburu, aldizkari, egunkari eta abarretatik atereak. Testu horietan oso hiztegi teknikoa agertzen bada, glosario bat ematen da termino horiekin.

General Training Version

Pasarteak irakurtzean datza, ingelesez mintzatzen diren giro batean topatu ahal izango dituzunak, eta liburu, aldizkari, egunkari, iragarki eta abarretik atereak dira.

1. zatia

Bi edo hiru testu labur edo hainbat testu laburrago, eguneroko bizitzarekin zerikusia dutenak.

2. zatia

Bi kontakizun labur, laneko ingurunearekin zerikusia dutenak.

3. zatia

Testu luze bat, interes orokorrekoa.

 

Writing (60 min)

Bi testu biltzen dituzte bi bertsioek. Erantzunak, adierazitako orrialdean idatzi behar dira.

Academic Version

Bi zeregin, interes orokorreko gaiekin.

1. zatia

Grafiko bat, diagrama bat, taula bat… ematen da, eta zure hitzekin deskribatu eta azaldu behar duzu informazioa.

2. zatia

“Essay” bat idaztea, ikuspuntu, iritzi edo arazo jakin bati erantzunez. Estilo formal batean idatzi behar duzu.

General Training Version

Bi zeregin, interes orokorreko gaiekin.

1. zatia

Kasu bat aurkeztuko zaizu eta gutun bat idatzi behar duzu informazioa eskatuz edo egoera azalduz. Estilo pertsonal, erdi-formal edo formal batean idatzi behar duzu gutuna.

2. zatia

“Essay” bat idaztea, ikuspuntu, iritzi edo arazo jakin bati erantzunez. Bertsio Akademikoan baino estilo pertsonalagoa erabiltzeko aukera izango duzu.

 

Speaking (11-14 min)

Azterketaren bi bertsioetarako berdin. Atal honetan hautagaiak eta aztertzaileak parte hartzen dute.

1. zatia

Aztertzaileak zuri buruzko galdera orokorrak egingo dizkizu, besteren artean, zure familiari, lanari, ikasketei eta interesei buruz. 4-5 minutu.

2. zatia

Txartel bat emango zaizu eta bertan agertzen den gaiari buruz hitz egin behar duzu. Minutu bat izango duzu gaia prestatzeko, eta bi minutu emango zaizkizu ondoren azaltzeko. Gero, aztertzaileak galdera pare bat egingo dizkizu gaiari buruz.

3. zatia

Aztertzaileak galdera gehiago egingo dizkizu aurreko gaiari buruz, gai horretan gehiago sakontzeko aukera izan dezazun. 4-5 minutu.

 

Informazio zehatzagoa azterketaren formatuari buruz hemen.

Azterketa guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Lacunzako ikasle zara ala zeure kaxa zatoz?
Ikastegi prestatzaile bat zara?
Matrikula zaitez hemen era azkar batean.
Online matrikulatu zaitez
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.

Ingelesez hitz egiten den herrialde batean bizi, lan egin edo ikasi nahi baduzu, IELTS ziurtagiria beharko duzu.

 

Hazteko erarik egokiena hazteari ez uztea da.

Arlo akademikoan eta profesionalean goi-mailara iristen direnentzako ingelesa.