Fotos: 

Belfast, Irlanda del Norte

Helduentzako ingeleseko ikastaroa atzerrian, Belfasten

Belfast, Ipar Irlandako ekialdeko kostaldean, Europako hiri dinamikoenetako bat da.

Izena eman
Belfast

Belfast Ipar Irlandako hiriburua da eta uhartearen ekialdeko kostaldean dago. Bere historia liluragarria, bertako biztanleen berotasuna eta ondare artistikoa kontuan harturik, bisitatzea merezi duen lekua da Belfast. Barnera zaitez auzo katolikoaren eta protestantearen muinean, deskubri ezazu Titanic itsas auzoa eta gera zaitez aho zabalik Belfasteko hiri-artearen kalitatearekin.

Eskola

Eskola unibertsitate-eremuan dago, hirigunetik 10 minutura oinez. Eraikin klasiko guztiz eraberritua da. Bere 4 solairuetan 12 ikasgela zabal, ordenagailuz hornitutako ikasketa-aretoa, tea/kafea egiteko makinez hornitutako sukaldea, jangela eta lorategi txiki bat hartzen ditu. Badu wifi-konexioa.

Ikastaroak

General English
Astean 20 ikasgai 09:00etatik 13:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

Intensive English
Astean 25 ikasgai 09:00etatik 13:00ak arte, astelehenetik ostiralera + astean bitan 14:00etatik 16:30 arte.

Intensive Plus 25
Astean 25 ikasgai 09:00etatik 13:00ak arte, astelehenetik ostiralera + 5 eskola indibidual (1:1) astean bitan 14:00etatik 16:30 arte.

Beste ikastaroak

Cambridge azterketak prestatzea (4, 8 edo 12 aste).

Klaseak

Gutxieneko adina: 16 urte.
Mailak: oinarrizkotik aurreraturaino (A2-C2).
Ikasgelako gehieneko ikasle kopurua: 12
1 ikasgai: 55 minutu.
Material didaktikoa barne da.

Datak eta iraupena - 2024

Hasiera: astelehen guztiak.

Gutxieneko iraupena: astebete (1).

Jaiegunak: martxoaren 18a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 6a eta 27a, uztailaren 12a eta abuztuaren 26a.
 
Itxita 2024ko abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 6a arte.

Prezioak (€)aste 12 aste3 aste4 aste
General English436€714€991€1268€
Intensive English495€832€1168€1504€
Intensive Plus696€1233€1770€2307€
Hasiera data: astelehen guztiak
Jaiegunak 2024: martxoaren 18a eta 29a, apirilaren 1a, maiatzaren 6a eta 27a, uztailaren 12a eta abuztuaren 26a.
Ikasgai 1: 55 minutu
Familia

logela indibiduala, mantenu-erdia. Gehienez ere 30 minutura daude, oinez edo garraio publikoan. 16 urtetik aurrera. 

Konexio ona dakate garraio publikoan edo oinez eskolara
Egoitza-apartamentuak

18 urtetik gorakoentzat.
A: erabilera indibidualerako apartamentua. Logela, sukaldea eta bainugela pribatua.
B: sexu bereko eta beste nazionalitate bateko ikasle batekin partekatutako apartamentua (erabilgarritasunaren arabera). Logela indibiduala bainugela pribatuarekin. Gehienez ere beste 6 ikaslerekin partekatutako sukaldea eta espazio komuna.

 

Konexio ona daukate oinez edo garraio publikoan eskolarekin
Prezioak (€)Aste 12 aste3 aste4 aste
Familia330€584€838€1092€
A apartamentu aukera472€820€1168€1516€
B apartamentu aukera401€679€956€1233€
Irteteko eguna: larunbata
Iristeko eguna: igandea

 

*Udako ostatuen gehigarria. Ekainaren 1etik abuztuaren 31ra. 24€/aste. 

Iritsiera aireportua: Belfast
Gomendatutako leku aldatze orduak: 9:00etatik 20:00etara 
Ordutegi hontatik kanpo kontsultatu gehigarria.

Prezioak (€)Ibilbideko
Belfast89
Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.