Fotos: 

Chester, Inglaterra

Helduentzako ingelesezko ikastaroa atzerrian, Chesterren

Helduentzako ingelesezko ikastaroa Chesterren, Ingalaterra.

Izena eman
Chester

Ingalaterrako ipar-mendebaldean kokaturik, Manchester, Liverpool, York eta Gales iparraldetik hurbil, 2.000 urteko historia duen hiria da. Erromatarren garaiko eta Erdi Aroko harresiz inguratuta, antzinakoa eta tradizionala dotorezia kosmopolitaren ukitu batekin nahasten du. Erdi Aroko eraikin historikoetan dauden denda, jatetxe eta tabernaz beteta dago Chester.

Eskola

Eskola, hirigunean kokatuta, 3 eraikinetan banatzen da plaza historiko txiki batean. Ikasgela hornituak eta zabalak ditu, ordenagailuz hornitutako laborategi digitala, Internet sarbide eta wifi-konexio eta guzti, ikasleentzako aretoa, kafetegia eta patioa.

50+

Bi asteko iraupeneko programa hau aukerakoa da ingelesa ikasteko eta praktikatzeko, inguruak arakatzeko, eta beste nazionalitate batzuetako ikasleak ezagutzeko eta haiekin adiskidetasunak egiteko.
Gutxieneko adina: 50 urte.
Ikasgelako gehieneko ikasle kopurua: 12

Ingeles orokorreko 20 ikasgai astean (15 ordu).
Eskolako langileek lagundutako programa soziala barne hartzen du: egun erdiko hiru jarduera/irteera eta txango bat larunbatean edo igandean.

Datak: apirilaren 22tik maiatzaren 3ra, maiatzaren 6tik 17ra, maiatzaren 20tik 31ra, ekainaren 3tik 14ra, abuztuaren 12tik 23ra, abuztuaren 26tik irailaren 6ra, eta irailaren 9tik 20ra.

General English 25+

Gutxieneko adina: 25 urte.
Ikasgelako gehieneko ikasle kopurua: 6
Ingeleseko 30 ikasgai astean (22,5 ordu).
Sarrera astelehen guztietan eta astebeteko gutxieneko iraupena.

General English

Gutxieneko adina: 16 urte.
Ikasgelako gehieneko ikasle kopurua: 12
Ingeleseko 28 ikasgai astean (21 ordu).
Sarrera astelehen guztietan eta bi asteko gutxieneko iraupena.

Prezioak (€)1 aste2 aste3 aste4 aste
General English-103814511864
General English +25 urte1015181726193422
50 urtetik gorakoak-1333--
Jai egunak 2024: Gabonak, abenduaren 23tik 2025eko urtarrilaren 3a arte.
1 ikasgai: 45 minutu
Familia

Logela indibiduala, mantenu-erdia. Eskolak konexio ona du garraio publikoan edo oinez. Ikasleen % 85ek hautatzen duten aukera da, jendea ezagutzeko, hizkuntza praktikatzeko eta britainiar bizimodua ezagutzeko modurik onena eskaintzen du-eta.
50+ ikastarorako bainugelaz hornitutako logela indibidualeko ostatua gomendatzen da; bi asterako prezioa: 566 €

Eskolarekin konexio ona garraio publikoan edo oinez
Egoitza

Logela indibiduala bainugela eta sukaldearekin, otordurik gabe. Eskolatik oinez joateko gertu dago. Plaza mugatuak. Askoz ere lehenago erreserbatzea komeni da. Gutxieneko adina: 18 urte.

6 minutu
Prezioak (€)1 aste2 aste3 aste4 aste
Familia*195389584779
Egoitza50776110151269
Irteteko eguna: larunbata
Iristeko eguna: igandea

 

* Udako gehigarria: astean 31 €, ekainaren 16tik abuztuaren 11ra

Iriste aireportua: Manchester edo Liverpool

Lekualdaketentzako ordutegi gomendatua: 9:00etatik 20:00etara
Ordutegi honetatik kanpo gehigarria kontsultatu.

Prezioak (€)Ibilbideko
Manchester/Liverpool100
Bidai guztiak fitxategi bakar batean eskura izan nahi dituzu?Katalogoa deskargatu
Pertsonalki aholkatzea nahiago duzu?943 46 47 00

Agian interesgarria suertatzen zaizu...

Begira eta aurki itzazu interesgarriak suerta litzaizkizukeen beste hainbat aukera.